Haurren transexualitatea haurrekin lantzeko berariazko lehendabiziko ikus-entzunezko ikasmateriala aurkezten dugu: “Zakila duten neskak. Bulba duten mutilak. Aniztasunaren adierazpen bat”

8 minututako iraupena duen ikus-entzunezko honen helburua haurren transexualitatea aniztasunaren aierazpen bat gehiago bezala ulertzea da. Bertan euren identitatea onartua izan denez, bizitza zoriontsua bizi duten hainbat benetako haurren irudiak agertzen dira. Neska eta mutil hauen familiak Chrysallis Euskal Herria elkartekoak eta Fundación Daniela-koak dira.

Ikus-entzunezko material hau bereziki erabilgarria izan daiteke ikasgeletan transexualitatearen errealitatea lantzeko, baita familia artean ikusteko ere. Iaz argitaratu genituen fitxa didaktikoen osagarria da. Sare sozialen bidez munduan zehar zabaldu ziren fitxak eta jasotako eskaerei erantzuna emateko 8 hizkuntzetara itzuli ziren.

Ikus-entzunezko materiala hemen ikus daiteke eta hemendik kalitate handian jeitsi daiteke.

Jeistea eta erabiltzea libre eta doahinekoak dira.

Ikastetxeei, liburutegiei, ludotekei… gonbite egiten diegu maiatzaren 17an, transfobiaren aurkako egunean bideoa proiektatu dezaten haurren artean errealitate horren hausnarketa sortzeko bide bezala, transfobiari aurre egiteko modurik onena ezagutza zabaltzea delako.

Hiru bertsio sortu ditugu: euskaraz, espainieraz, espainieraz ingelesezko azpitituluekin.

Kalitate handian jeisteko, klik eginondoko estekatan:

Eta hemen duzu hiru bertsioak zuzenean ikusteko aukera gure Youtube-ko kanaletik:


.


Utzi erantzuna

Your email address will not be published. Required fields are marked *